Zegokion garaiarekin eta lurraldearekin konprometitua, neorrealismoan jardun zuten argazkilariek ez bezala, bizimodu horren parte izan zen Piedad Isla bera ere. Palentziako mendialdean ateratako argazkiak dira gehienbat, bere herrialdekoak hain zuzen ere. 2009an hil zen Piedad Madrilen, baina iruditan utzi du bere ondarea (Cervera de Pisuergako Museo Etnografikoan dituzte jasota bere argazki esanguratsu gehienak).
Barixakutik aurrera Elgoibarren ere ikusi ahal izango ditugu argazki horietako zenbait. Erakusketa 18:30ean zabalduko dute, eta 19:30ean argazkilariari buruzko azalpen txiki bat emango dute antolatzaileek. Ongarrik eta Elgoibarko Udaleko Kultura Sailak antolatu duten erakusketa hilaren 30era arte egongo da ikusgai Elgoibarko Kultur Etxeko erakusketa gelan. Astelehenetik larunbatera, 18:30etik 20.30era egongo da zabalik.