San Bartolome jaietako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa

Barren.eus 2017ko eka. 14a, 19:07

Udaleko Kultura Sailak San Bartolome jaietako egitarauko azala aukeratzeko lehiaketa antolatu du. 18 gorako edonork hartu dezake parte, eta 700 euroko sari bakarra emango dute. Era berean, haurrentzako kartel lehiaketa ere antolatu dute.

Lanen teknika librea izango da baina ezinbestean agertu beharko da ondorengo testua: “ELGOIBAR, SAN BARTOLOME JAIAK 2017". Lanak Kultur Etxean aurkeztu beharko dira uztailaren 3ko 13:00ak baino lehen. Lehiaketari buruzko oinarri guztiak www.elgoibar.eus webgunean aurkituko dituzue.
Era berean, haurrentzako kartel lehiaketa ere antolatu dute. Kasu honetan 18 urtetik beherakoek hartu ahal izango dute parte. Lanaren neurria eta teknika librea da, baina ezin izango da erliebedun kartelik aurkeztu, ezta plastilinarekin edo zerrautsarekin egindakorik ere. Kasu honetan ere ezinbestean agertu behar da testu hau: “ELGOIBAR, SAN BARTOLOME JAIAK 2017”. Epaimahaiak sei lan sarituko ditu, eta dirutan ez den sariak banatuko dituzte.
 Informazio gehiagorako 943 742 158 telefonora deitu daiteke.

Lotura duten albisteak: