Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

angel ugarteburu elgoibar ternuaEuskal baleazaleek duela bostehun urte Ternuan eta Labradorren eginiko bidea berregingo duen espedizio ireki bat irtengo da Kanadako Saint Johns hiritik (Newfound­land-Labrador) ekainaren 15ean. Espedizio horretan parte hartuko du Angel Ugarteburuk, besteak beste, bere anaia nagusi bat Ternuan bakailao-arrantzuan ibilitakoa delako, eta umetatik duelako gai honekiko interesa. Bidaian ikusitakoak eta bidaian joan aurretik ikertutakoak barren.eus-eko Komunitatean azalduko ditu Ugarteburuk.

Euskal balea arrantzaleen aztarnen atzetik izeneko espedizioak historia, abentura eta kultura uztartu nahi ditu. Estatu Batuetako Five a Incentive Planners agentziak antolatu duen bidaian euskal baleazaleek duela bostehun urte Ternuan eta Labradorren egiten zuten bide bera egingo dute hainbat lagunek, ekainaren 15etik 22ra. Euskal arrantzaleen larruan jarri ahalko dira, eta aukera izango dute gertutik ezagutzeko haiek egunero aurre egin behar izaten zieten baldintza meteorologiko gogorrak eta itsaso oldarkorra. Oraingoan baina, 137 metro luzeko Ocean Endeavour itsasontziak eskaintzen duen erosotasunean egingo dute bidaia.
Ekainaren 15ean irtengo da itsasontzia Ipar Ameriketako hiririk zaharrenetako bat den Saint John’s hiritik. Handik, eus­kal arran­tzaleen aztarnei se­gi­ka, hainbat irla, he­rrix­ka eta museo bisitatuko dituzte: Fogo Island, Red Bay in­gu­ru­ko balea lekua, San Joan ba­le­on­tziaren arrastoak, Saddlen-eko euskaldunen hilerria, Gros Morne, St. Pierre edota Placentia.

 Asti ocean endeavour
• Bidaiako bizipenak barren.eus-en
Nahi zuen edonork eman zezakeen izena, baina eman duten asko Ameriketakoak izan dira; estatubatuarrak eta kanadarrak. Edonola ere, Euskal Herritik ere joango dira bidaiariak. Horien artean da Angel Ugarteburu. "Berria egunkariak sagardotegiez atera zuen gehigarri batean irakurri zuen emazteak Astarbe sagardotegiak Baleazaleen errutan parte hartzeko asmoa zuela eta, gutxi gorabehera, Ocean endeavour izeneko itsasontzi horretan egin asmo zuten zortzi eguneko nabigaldiaren berri ematen zuen. Emazteak bultzatuta, harremanetan jarri eta antolatzaileekin mezu bidez jakin nituen jakin beharrekoak", azaldu du Ugarteburuk.
Horrelako bidaia batek hiru atal garrantzitsu izan ohi dituela dio: prestaketa lana, bidaia bera eta ondorengo kontaeraren birbizipenak. Horien berri barren.eus Komunitatean emango du Ugarteburuk, 2008an Kanadara egin zuen bidaiarekin egin zuien moduan. Vancouverren bizi den anaia bisitatzera joan zen orduan.

Hona hemen Angel Ugarteburuk barren.eus Komunitatean idatzitako lehen sarrerak:

Gida komertziala

Gida komertziala 2017

 

GUREAN.EUS

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza