'Biraka Disko' jaialdia eskainiko dute gaur Mendaron, eta datorren astean Elgoibarren

Barren.eus 2017ko eka. 9a, 11:05

Biraka dantza taldeak ikasturte amaierako ikuskizuna, Biraka Disko izenekoa, eskainiko du gaur (ekainak 9) Mendaron. Elgoibarren datorren astean eskainiko dute, ekainaren 14an, 15ean eta 16an.

Josu Mujika elgoibartarrak zuzentzen duen Biraka dantza taldeko ikasleek ikasturte amaierako saioak eskaintzen dihardute Debabarreneko herrietan. Soraluzen eta Eibarren eskaini zituzten saioen ostean, Mendaroren txanda izango da gaur. Goñati pilotalekuan eskainiko dute Biraka Disko ikuskizuna, 22:00etan. Dantza eskolan dabiltzan mendaroarrez gainera, eskualdeko beste hainbat neska-mutilek ere parte hartuko dute ikuskizunean. Ikasturtean landutako koreografiak erakutsiko dituzte dantza garaikideko erakustaldian.
Elgoibarren ere eskainiko dute ikuskizun hau, ekainaren 14an, 15ean eta 16an, Herriko Antzokian. Hiru egunetan 20:00etan hasiko dira saioak. 

∞ Lotura duten albisteak:

biraka disko elgoibar mendaro kartela