Trinitate festak ospatuko dituzte asteburuan Elgoibarren eta Mendaron

Barren.eus 2017ko eka. 9a, 09:41

Barixakutik astelehenerarte festa giroan murgilduko dira Elgoibar eta Mendaro, bi herrietan ospatuko dituzte-eta Trinitate jaiak. Elgoibarren, Errebal taldearen eromeria gidatuarekin hasiko dira festak barixaku arratsaldean. (egitaraua dauka)

trinitate jaiak egitaraua elgoibar mendaroIritsi dira Trinitate Jaiak, eta azken urteotan bezala, ekintzaz beteriko asteburua izango dugu Elgoibarren. Ume, gazte zein helduentzako egitaraua prestatu dute eragileek, eta bakoitzak izango du non aukeratu. Mendaron ere ospatzen dira Trinitate jaiak, eta hain zuzen ere, Trinitate baselizaren inguruan izango dira ekintza gehienak. Gaur hasiko dituzte Mendaron Trinitate jaiak, Bizi-Poza txarangaren kalejirarekin, eta bihar, 17:00etan, jasoko dute arbola. Egunik handienak, baina, domeka eta astelehena izango dira. (informazio osoagoa hemen)
Elgoibarko eta Mendaroko Trinitate jaietako egitarau guztia ondorengo irudian klik eginda.

 

∞ Lotura duten albisteak: