Inazio Bereziartuako ikasleek Pintxo Concert-a eskainiko dute gaur eta dantza jaialdia bihar

Barren.eus 2017ko eka. 1a, 10:33

Inazio Bereziartua Musika eta Dantza eskolako ikasleek dantza jaialdia eskaniko dute barixakuan Kalegoen plazan. Gaurko, berriz, Pintxo-Concert saioa antolatu du musika eskolak.

Musika eskolako atarian eskainiko dute gaur (ekainak 1) Pintxo-Concert saioa, 20:00etan. Alabastro Freaks eta Nagusien Akordeo Taldeak eskainiko dute kontzertua.

Barixakuan, berriz, ikasturte bukaerako dantza jaialdia eskainiko dute musika eskolako ikasleek. Kalegoen plazan izango da (euria izanez gero, Lekuederreko karpan). 19:00etan hasiko da saioa eta ikasleez gainera, Udalaren Txistulari Taldeak eta Haritz Euskal Dantzari Taldeak ere parte hartuko dute jaialdian.
Ekainaren 9an musika eskolako talde finkoek eskainiko dute ikasturte amaierako kontzertua, 19:00etan, Herriko Antzokian. Ekainaren 22an ere eskainiko dituzte kontzertuak, baina Maalako parkean.

 pintxo concert elgoibar 2016