Elgoibarko Kaleko Margo Lehiaketa egingo dute zapatuan, seigarrengoz

Barren.eus 2017ko mai. 31a, 09:21

Egur Arte Tailerrak Elgoibarko Kaleko Margo Lehiaketa antolatu du zapaturako, Elgoibarko Udalaren laguntzarekin. Aurten, herriko lan onenari sari berezia emango diote.

Elgoibar erdiguneko kaleeak margolariz beteko dira zapatu honetan, ekainaren 3an. VII. Kaleko Margo Lehiaketan parte hartu nahi duten 18 urtetik gorako margolariek 09:00etatik 10:00etara lehiaketarako izena eman beharko dute Kultur Etxeko sotoan. Antolatzaileek mugatutako herriko kale eta txokoetan margotzen aritu ondoren 13:00etatik 14:00etara bitartean sotoan bertan entregatu beharko dituzte lanak eta 14:30ean han egingo dute lehiaketako sari banaketa. (Ikus lehiaketan parte hartzeko oinarriak Egur Arte Tailerrak Facebook-en duen orrialdean).
Aurten herriko margolariak ere animatu nahi ditu Egurrek parte hartzera eta herriko lan onena 200 eurorekin sarituko dute estreinakoz.
Iaz, Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritako zortzi margolarik hartu zuten parte lehiaketan, eta Mendaroko Jaime Zamakolak aurkeztutako margolanak jaso zuen lehen saria. Elgoibarko Margo Lehiaketaren estreinako edizioa ere irabazi zuen Zamakolak, 2012an.

kaleko margo lehiaketa2016 elgoibar jaime zamakola