Gipuzkoako aurresku txapelketako finalean dantzatu zuten Bereziartua eskolako bost ikaslek

Barren.eus 2017ko mai. 30a, 06:53

Gazte Mailako XXXI. Gipuzkoako Aurresku Txapelketaren finala jokatu dute asteburuan Errenterian. Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolako bost dantzarik parte hartu zuten finalean.

Orain bi aste jokatu zen Euskadiko Soinu Zahar Txapelketako finala Legazpin, Elgoibarko ordezkaririk gabe. Aldiz, bost dantzari elgoibartar sailkatu dira aurten  Aurresku Txapelketako finalera. Errenteriako Niessen Kulturgunean jokatu dute finala asteburuan.

A sailean (7-11 urte) hamabi dantzari sailkatu ziren finalerako eta horien artean ziren Jon Etxeberria eta Eneko Etxaniz elgoibartarrak. B sailean (11-15 urte), berriz, Aimar Almortza, Markel Goenaga eta Gaizka Uranga izan ziren Elgoibarko ordezkariak. Musika eskolako arduradunek azaldu dutenez, ondo aritu ziren dantzari denak. Txapelketak bukatu ostean, "ondo merezitako atsedena" hartuko dute datorren ikasturtera arte.

Lotura duten albisteak: