Sagardotegia, Maalako parkean

Barren.eus 2017ko mai. 26a, 20:06

Udal agintarien babesarekin inauguratu du Atabal elkarteak Elgoibarko Sagardo Eguna, Maalako parkean.

Trinitateetako nagusien danborrada antolatzen duen Atabal elkarteak Elgoibarko Sagardo Eguna antolatu du estrainekoz. Danborrada finantzatzeko diru apur bat lortzea nahi dute eta zazpi sagardotegitako sagardoa eskaintzen ari dira Maalan. Eusko Labeldun okelarekin parrillan egindako pintxoak ere ari dira saltzen.

Lotura duten albisteak:

sagardo eguna atabal elgoibar dank

sagardo eguna atabal elgoibar topa

sagardo eguna atabal elgoibar trikitixa

sagardo eguna atabal elgoibar parrilla