Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

aita agirre elgoibar fotomuntaia kanpotikElgoibarko Udalak jakinarazi duenez, aurkeztutako hamasei enpresen artean, IZA Obras y Promociones SAren eskaintzak jaso du puntuazio onena, arlo teknikoan zein ekonomikoan. 2,39 milioi euroan esleitu dituzte lanak. Uztailean hastea aurreikusten dute eta hamalau hilabeteko iraupena izango dute.

 IZA Obras y Promociones SA eraikuntza enpresak bizkaitarrak 40 puntutik 34,4 lortu dituela jakinarazi du Elgoibarko Udalak. Balorazio irizpidei dagokionez, beste batzuen artean, obren zein Elgoibarri buruz duten ezagutza hartu dute aintzat, eta baita obrek dirauten bitartean sor daitezkeen arazoak eta proposatutako konponbideak ere. Balorazio-puntu guztiak kontuan izanda, IZA enpresak aurkeztutako proposamena "orekatuena" eta proiektua eta obren gauzatzea hobekien aztertu duena izan dela nabarmendu dute.
Proposamen ekonomikoari dagokionez, hasieran proiektua gauzatzeko aurrekontua 3.519.489,69 euroan (BEZa kanpo) ezarri zen arren, esleitutako enpresak 2.393.252,99 euroko (BEZa kanpo) eskaintza aurkeztu du, "ekonomikoki errentagarriena" izanik. "IZAk Euskadi osoan zehar eraikin anitzetan, modu oso egokian, egin izan ditu antzeko birgaitze lanak, besteak beste, Laudioko Musika Jauregiarena edota Bilboko Udaltzaingoaren bulego eraikinaren lehenengo fasea", adierazi dute Udal arduradunek.
Uztailean hasiko dira lanak
Lanak noiz hasiko diren erabakitzeke dagoen arren, "partzialki", uztailean hastea aurreikusten dute. Eragin gutxien izango duten obrekin hasiko dira, Aita Agirre plaza irailera bitartean, erabat erabilgarri izateko asmoz. Hortik aurrera, eraikina husteko lanekin hastea aurreikusten da. Momentu horretan, plazaren zati bat, zehazki, eraikinetik hurbilen dagoena, obren ondorioz, erabilgaitz geratuko da. Hala ere, plazaren zati handi bat aparkatzeko eta azoka antolatzeko erabilgarri utziko da.

• Birgaitze proiektuaren jarraipena aitaagirre.net atarian
Aita Agirre prozesu parte-hartzailearen baitan, Elgoibarko Udalak, urtarrilean proiektuaren jarraipen zehatza egiteko aukera eskaintzeko helburuarekin, www.aitaagirre.net ataria zabaldu zuen. Espazio berri honetan, Elgoibarko bizilagunek, prozesuan eman diren eta emango diren pausoen inguruko informazioa dute eskuragarri. Are gehiago, beraien iritzia emateko aukera ere badute “balorazioak” izeneko atalari esker.

∞Lotura duten albisteak:

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza