Ahozkotasuna eta bertsogintza egitasmoaren barruan, ikasturte amaierako jaialdia eskaini dute Elgoibarko 251 ikaslek

Barren.eus 2017ko mai. 25a, 12:54

Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak zuzendu eta Elgoibarko Udalak finantzatutako Ahozkotasuna eta bertsogintza proiektuan jardun duten ikasleek ikasturte amaierako jaialdia eskaini zuten atzo, eguaztenean, Herriko Antzokian.

Bi saio izan ziren, eta guztira 251 ikaslek parte hartu zuten. Bertsoaren bidez euskarazko ahozko komunikazioa lantzeko sortu zuten proiektu hau eta aurten Herri Eskolako laugarren eta bosgarren mailako ikasleek eta Elgoibar Ikastolako bosgarren eta seigarren mailakoek jardun dute. Ikasleek astean ordubete eskaini diote ahozkotasuna lantzeari, eta IƱaki Gurrutxaga eta Jokin Labayen bertsolariek eman dituzte eskolak.

bertsogintza jaialdia elgoibar