Iban Urizarren bakarkako proiektua da Amorante. Aspaldiko kopla, flamenkoa, Afrikako musika eta, orokorrean, tradizio anitzeko musika jorratzen du, eta folkaren ildotik abiatuta, esperimentazioaren eta inprobisazioaren bidea lantzen ditu. Erraietatik ateratzen duena kantu bihurtzen saiatzen da gitarra, ahotsa, harmonium-a, beatbox pickat eta tronpetaren laguntzaz. Cafe Teatro, Bizarra eta Andrakan taldeetan aritu da Urizar, besteak beste.
Amorantek Mendaron eskainiko duen emanaldia 19:00etan hasiko da.
∞ Lotura duten albisteak:
- Amorantek binilozko singlea argitaratu du bi kanturekin (2017-02-24)
- 'Amorante' saritu dute Musika Bulegoa Sarietan (2016-11-17)
- Amoranteren lan berriaren aurrerapen kantua: “Dorre baten gordetakoa” (2016-02-15)
- Herri musikaren Amorantea (2015-02-11)
- Amorante, Iban Urizarren azken proiektua zuzenean Kultur Etxeko sotoan (2015-01-15)