Ekimen berri honetan musika beste ikuspuntu batetik landuko dute. Musikarekin jolastuz, sormena eta gorputz espresio fisiko, emozionala, intelektuala eta soziala sustatuko dute. Taldekako saioak izango dira, eta talde bakoitzak astean ordubeteko saioa egingo du. "Gure proiektua, talde musikaletan oinarrituta dago.
Gorputzaren mugimenduarekin jarduera ezberdinak egindo ditugu. Hortarako hainbat material erabiliko ditugu. Adibidez: zapiak, globoak, zintak eta perkusioan erabiltzen diren instrumentu txikiak: Klabeak, kastañuelak, triangeluak, panderetak, marakak eta antzerakoak. Guztion artean ezagutzen ditugun abestiak kantatuko ditugu", azaldu dute musika eskolako arduradunek.
• Aurkezpena auditorioan
Musika eskolak 2017-2018 ikasturtean jarri nahi ditu martxan ikastaro hauek. Gaur (maiatzak 18) aurkeztuko dute egitasmoa musika eskolako auditorioan, 19:00etan. "Elgoibarko nagusi guztiak gonbidatu nahi ditugu aurkezpenera. Gure helburua irailean martxan jartzea izango da, eta interesa agertzen duten jende kopuruaren arabera ikusiko dugu zenbat talde egin, ikastaroaren ordutegia zehaztu, e.a.", azaldu dute.
Interesatuek Inazio Bereziartua musika eta dantza eskolan eskuratu dezakete informazio gehiago.