Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak ekainaren 2an ailegatuko dira Mendarora

Barren.eus 2017ko mai. 16a, 12:40

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek ekainaren 2an Mendaron eskainiko duten ikuskizunerako sarrerak maiatzaren 19an jarriko dituzte salgai. Mendaroko Udalean, Morroskillo dendan (Herriko Enparantza, 18) eta Roteta dendan (Mendarozabal, 3) jarriko dituzte salgai sarerak, 7 euroan. Kapotadun haur kotxeetako haurrek ez dute sarrerarik ordaindu beharko.
Pailazoen ikuskizuna Mendaroko Ikastolako jolastokian izango da, 18:30ean.
Informazio osoagoa: www.mendaro.eus

2017 05 16 pirritx porrotx mendaro kartela