Jendetza batu zen Mendaroko ardo dastaketara

Barren.eus 2017ko mai. 16a, 09:49

Dozena bat ardo dastatzeko aukera izan zuten zapatuan Mendaroko Udalak antolatutako estreinako ardo dastaketan parte hartu zuten lagunek. Udala pozik dago ekimenak izan duen harrerarekin eta hurrengo urtean ere antolatu nahi dutela aurreratu dute.

Ardo botilaz eta kopaz bete zen Mendaroko Herriko Enparantza zapatuan. Lau upategitako dozena bat ardo dastatzeko aukera izan zuten herritarrek. Bost euroan sei ardo edan eta pintxoa jateko aukera zegoen, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, 150 baso inguru saldu zituzten. Mendaroko Udalak balorazio positiboa egin du. "Ardo dastaketa bat antolatzen genuen estreinako aldia zenez, zalantzak genituen jendeak nola erantzungo zuen, baina oso ondo irten zen", azaldu dute. Hurrengo urtean berriz antolatzeko asmoa dutela aurreratu dute, aldaketa edo hobekuntza batzuk eginda. Ordutegia zabaltzea da aztertzen ari diren gauzetako bat. 12:00etatik 14:30era izan da aurtengo ardo dastaketa, baina "motz" gelditu zela uste dute eta hurrengo urtean arratsaldez ere egitea aurreikusten dute.

Lotura duten albisteak:

 

ardo dastaketa mendaro

ardo dastaketa mendaro 1