Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 03 05 bigboytaldeaSinuosek antolatuta, Big Boy taldeak kontzertua eskainiko du barixakuan (martxoak 6) Elgoibarko Kultur Etxeko sotoan. Big Boy taldea Zumaiako sei lagunek osatzen dute, eta haize instrumentuak, kitarra, baxua, organua eta bateria erabiltzen dituzte musika sortzeko. (bideoa dauka)

Big Boy taldea 2012an sortu zuten, eta izen bereko diskoa dute. 2013an grabatu zuten taldekide duten Jon Garciaren Gartxi Estudioaetan. Hamabi abestiko diskoarekin batera taldearen sorkuntza eta ibilbide asmatua azaltzen duen dokumentalaren DVD-a ere kaleratu zuten. Haize instrumentuak, kitarra, baxua, organua eta bateria erabiltzen dituzte musika sortzeko. Zirkoko giroa, Europa ekialdeko txaranga- soinua eta Tom Waitsen nahasketa antzekoa da egiten dutena. 23:00etan hasiko da kontzertua eta sarrerak hiru eurotan jarriko dituzte salgai, ohi legez.

Big Boy musika taldeak sarean jarri du estreinako diskoarekin batera egin zuten dokumentala. Hemen ikus dezakezue:

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza