Ardo dastaketa antolatu du zapaturako Mendaroko Udalak

Barren.eus 2017ko maiatzaren 11

Mendaroko Udalak ardo dastaketa antolatu du zapaturako, hilaren 13rako. Bost euroan sei ardo eta pintxoa dastatu ahal izango dira.

Herriko enparantzan egingo da dastaketa, 12:00etatik 14:30era, eta lau upategitako ardoak egongo dira aukeran: Jer (Huercanos), Bagordi (Andosilla), Otero-Ruiz de Alegria (Baños de rio Ebro) eta Miguel Angel Muro (Lapuebla de Labarca) upategietakoak. Bost euroan sei ardo eta pintxoa dastatu ahal izango dira.

ardo dastaketa mendaro kartela