Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

debabarrena orkestra iigo zearsoloDebabarreneko Orkestra Sinfonikoak kontzertua eskainiko du barixakuan, maiatzaren 1an2, Eibarko Coliseo antzokian, eta estreinako aldiz, Iñigo Zearsolo elgoibartarrak zuzenduko du saioa.

Zearsolo zuzendaritza ikasketak burutzen ari da, eta ikasketa horien barruan praktikak egiteko baliatuko du gaurko kontzertua. Iñigo Zearsolo orain dela 34 urte hasi zen Elgoibarko Musika Bandan klarinetea joten, baina betidanik izan du interesa musika zuzendaritzan, eta iaz hasi zituen ikasketak. Esan du ilusio eta gogo handiz dagoela kontzertua zuzentzeko. Kontzertuak bi zati izango ditu: lehenengo zatian musika lasaia izango da nagusi. Bigarren zatia alaiagoa izango da, eta pare bat film ezagunetako abestiak ere joko dituzte. Kontzertua 20:30ean hasiko da.

 Lotura duten albisteak:

orkestra sinfonikoa debabarrena elgoibar

debabarrena orkestra sinfonikoa

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza