Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 03 04 pianistakandoianJoan zen azteburuan egin zuten Andoainen azken urteotan ospe handia hartu duen Seiasle piano-jaialdia, Euskal Herrian erreferente izatea lortu duten jaialdia, eta Elgoibarko Inazio Bereziartua musika eskolako ikasle eta irakasleek ere hartu zuten parte jaialdian.

Piano jaialdia antolatu duten hamargarren aldia izan da aurten, eta Hego Euskal Herriko 874 piano ikasle batu ziren Andoainen, Bastero kulturgunean. Joan den barixakutik domekara bitartean ia etenik gabe aritu ziren guztiak pianoa jotzen.

Elgoibartik 50 ikaslek eta bost irakaslek hartu zuten parte, hain justu ere. Aurten, Seiasleko bost irakasle eta Tere Laspiur omendu zituzten jaialdian.

Bideoa (eitb):

 

 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza