Xabier Isastik irabazi du danborradako kartel lehiaketa

Barren.eus 2017ko mai. 10a, 11:30

2017ko Trinitate jaietako nagusien Danborrada iragartzeko kartel lehiaketa antolatu zuen Atabal elkarteak, Udalaren laguntzarekin, eta Xabier Isasti elgoibartarrak irabazi duela jakinarazi dute.

Xabier Isasi artisau elgoibartarrak aurkeztutako lan batek irabazi du danborradako kartel lehiaketa. Eskuz egindako lana aurkeztu du Isastik, akrilikoan eginiko koadroa. Ez dela ordenagailuen laguna aitortu du. Azaldu duenez, aurrez ere, "pare bat alditan" aurkeztu izan ditu lanak lehiaketara. Irabazleak 300 euroko saria jaso du gaur, Elgoibarko Udaleko kultura zinegotzi Andrea Arriola eta Atabal elkarteko presidente Encarni Migalesen eskutik.
Atabal elkarteko presidente Encarni Migalesek jakinarazi duenez, hamar lan aurkeztu dira aurtengo lehiaketara. Gema Agirregomezkortak, Gema Monrealek, Jairo Berbelek eta Emilia Nogalesek osatu dute epaimahia.
• Danborrada berriz ere gauez
Trinitate jaietako ekitaldi esanguratsuenetakoa den nagusien danborrada egun argiz egin zuten estreinakoz iaz, 19:00etan, hain justu ere. Aurten, gauean irtengo dira berriro, 23:00etan hasiko baita danborrada Kalegoen Plazatik.
• Sagardo Eguna
Atabal elkarteak Elgoibarko Sagardo Eguna antolatu du maiatzaren 26rako, barixakua, danborrada antolatzen jarraitzeko dirua batzeko. Maalako parkean egingo dute 19:00etatik aurrera.

Danborradarako kartel lehiaketako irabazleak, urtez urte:

danborrada elgoibar kartel lehiaketa xabier isasti

danborrada kartela elgoibar epaimahaia