Galiziako ohitura eta zaporeen bilgune izan da Elgoibar asteburuan

Barren.eus 2017ko mai. 8a, 14:22

Dia das Letras Galegas jaiak antolatu ditu, beste behin ere, Elgoibarko Galiza Etxeak. Eguraldia lagun izan dute aurtengoan eta Galiziako ohitura eta zaporeen bilgune izan dira herriko kaleak.

Aurten Carlos Casares Mouriño (1941-2002) idazle galiziarra omenduko dute Dia das Letras Galegas jaietan, Galiziarren kulturari egin zion ekarpenagatik. Asteburu osoan ospatu dituzte jaiak sustraiak Galizian dituzten elgoibartarrek , eta baita festara batu diren gainerako herritarrek ere. Euria egin zuen jaien hasiera ekitaldian, baina zapatuan eta domekan ez dute eguraldiaren aitzakiarik izan.

Aita Agirre plazan Galiziako jaki eta edari tipikoak dastatzeko aukera izan dute herritarrek, eta Los Trovadores orkestrak lau saio eskaini zituen bertan barixakuan eta zapatuan. Asociación cultural banda de gaitas Maceda taldekoek egin dituzten kalejirei esker, Aita Agirre plazatik kanpora ere zabaldu dute festa giroa. Zapatu arratsaldean, gainera, Haritz Euskal Dantzari Taldeko kideekin batera eskaini zuten folklore jaialdia Kalegoen plazan.

galiziarren jaia elgoibar

galiziarren jaia elgoibar trovadores