Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Dantzara barra-barra ikuskizuna eskaini dute Biraka dantza taldeko berreundik gora ikaslek Kalegoen plazan. Dantzaren nazioarteko egunaren harira antolatu dute saioa.

Dantzarien harrobiak sendo dagoela Debabarrenean erakutsi dute Biraka dantza taldeko ikasleek. Eskualdeko 220 bat dantzarik hartuko dute parte gaur eguerdian Kalegoen plazan eskaini duten Dantzara barra-barra ikuskizunean, eta horietatik 130 bat dantzari elgoibartarrak izan dira. Azkenengo aldiz plazara irten zirenean baino eguraldi hobea izan dute gaur eta ikusleek ere plaza bete dute. Barran egiten dituzten hainbat ariketa egin dituzte adin guztietako ikasleek lehenik, eta dantza klasikorako erabili dituzten arropak aldatu ostean, Untza taldearen Aldapan gora abestia dantzatu dute. Amaieran serpentina txuri-gorriak botako dituzte, C.D. Elgoibarren mendeurrena dela-eta, klubari keinua egiteko.
Jean-Georges Noverre (1727-1810) dantza modernoaren aitzindaria jaiotako eguna, apirilaren 29a, aukeratu zuen UNESCOk 1982an Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko.

dantzara barra barra biraka elgoibar udaletxea

dantzara barra barra biraka elgoibar 2 a

 dantzara barra barra biraka elgoibar udaletxetik

dantzara barra barra biraka elgoibar

dantzara barra barra biraka elgoibar 2

dantzara barra barra biraka elgoibar 1

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza