Barixakuan hasi eta domekara bitarten, sustraiak Galizian dituzten elgoibartarrek urteroko jaia antolatu dute Aita Agirre plazan.
Aurten Carlos Casares Mouriño (1941-2002) idazle galiziarra omenduko dute Dia das Letras Galegas jaietan, Galiziarren kulturari egin zion ekarpenagatik. Galiziarrez idatzi zituen hainbat liburu, editore lanetan ere aritu zen eta Grial edo La Voz de Galicia egunkarietan ere kolaboratzaile lanak egin zituen.
Hona hemen jaietako egitaraua.
Maiatzak 5, barixakua
- 19:30 Jaien inaugurazioa. Aurten Carlos Casares omenduko dute.
- Ondoren, Galiziako muskuiluen dastaketa, doan.
- 20:00 Los Trovadores orkestraren emanaldia.
- 23:00 Los Trovadores orkestraren emanaldia.
Maiatzak 6, zapatua
- 11:00 Galizako ohiko jakien dastatzea.
- 12:00 Asociación cultural banda de gaitas Maceda taldearen kalejira.
- 13:00 Bermut-dantzaldia.
- 18:30 Asociación cultural banda de gaitas Maceda eta Haritz dantza taldearen dantza ikuskizuna. Kalegoen plazan.
- 20:00 Galizako ohiko jakien dastatzea.
- 20:00 Los Trovadores orkestraren emanaldia.
- 23:00 Los Trovadores orkestraren emanaldia.
- 00:00 Queimada festa.
Maiatzak 7, domeka
- 11:00 Galizako ohiko jakien dastatzea.
- 13:30 Hildako bazkideen omenez, meza, San Bartolome Parrokian. Asociación cultural banda de gaitas Maceda taldeak hartuko du parte.
- Ondoren, kalejira eta ekitaldia azoka gunean.
- 14:30 Bazkaria, Galiza Etxean.