Dantzari elgoibartarrek ligaxkako azken jardunaldian parte hartu zuten Lezon

Barren.eus 2017ko mai. 3a, 11:23

Murixka Dantza Taldeak antolatuta, Soinu Zahar Txapelketa jokatu zuten zapatuan Lezoko Bekoerrota kiroldegian. Guztira 30 dantzaritik gora igo ziren oholtza gainera, tartean Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolako bost ikasle: Jone Gil, Oihane AgirrebeƱa, Irati Marcos, Nahia Urbiola eta Irune Arriola. Bereziartuako arduradunek jakinarazi dutenez, maila onean aritu ziren elgoibartarrak. "Urte osoan lan gogorra egiten ari dira, eta oholtza gainera eurak bakarrik igotzen direnean konturatzen dira ze zaila den jendearen aurrean bakarrik dantzan aritzea, baina, era berean, horixe da ikasteko modua", azaldu dute.
Ligaxkako lehen sailkatuek Euskal Herriko Gazteen Neskatxena Txapelketan parte hartzeko eskubidea irabaziko dute. Maiatzaren 13an jokatuko da Legazpin.