El dúo de la Africana zartzuela klasiko bat da, 120 urte badirelako estreinatu zutenetik. 1893an eskaini zuten aurrenekoz Madrilgo Apolo antzokian.
Opera konpainia xume batean gertatzen den maitasun istorio baten ingurukoa da zartzuela. Konpainia horretako kideak Giacomo Meyerbeerren L’Africaine kantua entsegatzen ari dira. Konpainiaren jabea, Querubini, gizon handinahi eta zuhurra da, eta ahalik eta irabazi handiena ateratzen saiatzen da, taldekideen kontura. Taldeko tenorea, berriz, familia aberats bateko gizon gaztea da, etxetik ihes egindako gaztea, Querubiniren emazteaz seko maiteminduko dena. Querubini enpresa gizonak igarriko du, eta baita tenore gaztearekin liluratuta dagoen haren alabak ere, eta eszena komikoak gertatuko dira entsegutan, batez ere entsegura etxetik ihes egindako gaztearen ama bistaratzen denean.
120 minutuko iraupena du zartzuelak eta sarrerak hamabost eurotan salduko dituzte gaur Herriko Antzokiko lehiatilan (gazteentzat 8 euroan). 20:30ean hasiko da emanaldia.