Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2017 04 21 GurruetaKeu

Norbere diskoetan eta zuzenekoetan batak bestearen laguntza jasotzeko ohitura dute Jon Gurrutxaga eta Keu Agirretxeak, eta urteetako elkarlan horretan beste urrats bat eman dute orain. Bi musikariek kanta bat sortu dute elkarrekin, eta bira hasi dute. 

Izana dauka izena Jon Gurrutxaga eta Keu Agirretxeak sortu duten kanta berriak. Atzo hasi zuten Ziburun kanta hori aurkezteko bira, eta gaur Bilboko Biba! gunean joko dute. Datozen asteetan, bestalde, hainbat kontzertu eskainiko dituzte Euskal Herrian zehar. Kontzertuetan musikari bakoitzak bakarka joko ditu hanibat abesti, eta elkarrekin igoko dira oholtzara Izanak abestia aurkezteko. 

Hau da birako egutegia: 

  • Apirilak 23: Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean.
  • Apirilak 27: Bermeoko Talako Kantinan
  • Maiatzak 4: Arrasateko Taupa tabernan
  • Maiatzak 7: Durangoko Plateruena kafe antzokian
  • Maiatzak 14: Soraluzeko Herriko Tabernan
  • Maiatzak 21: Urretxuko Santa Barbara aterpetxean

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza