Gipuzkoako 14 herritatik kanporatu zituzten emakumeak eta haien seme-alabak, tartean Elgoibartik eta Mendarotik ere bai. Dokument
alean, paralelotasun bat egiten du zuzendariak gau egungo errefuxiatu siriarrek bizi dutenaren eta 1936ko gerran gudarien emazteek bizi izandako dramaren artean.
Iban Gonzalez zuzendariak eta Jon Gonzalo gidoigileak exodo hartako emakumeetako batzuen lankidetza izan dute; garai hartan haurrak baino ez ziren egungo emakume hauek, muturreko babesgabetasun egoeran euren amek zeukaten ziurtasuna gogoratzen dute. Edurne Aizpurua, Lore Albizu, Margari Albizu, Josune Sasiain, Lide Balenciaga, Agate Sodupe, Tere Larrar, Itziar Sagarzazu, Matilda Aizpurua, Garbiñe Andonegi, Arantza Bullain eta Anita Usiain, Barbara Rivas eta Esther Remiro aktoreen laguntzarek
in, kameraren aurrean jartzen dira film honetan, Zumaiako euren etxeak utzi beharraren sentimendu ikaragarria 60 minutuz azaltzeko eta euren amei egindako ‘Ama, nora goaz?’galdera gogoratzeko.