Oscar sarietan nabarmendu diren filmak eskainiko dituzte Elgoibarko Herriko Antzokian

Barren.eus 2017ko api. 7a, 18:17

Elgoibarko Udalak Oscar sarietan saritutako filmak eskainiko ditu apirilean Elgoibarko Herriko Antzokian.

2017ko Oscar sarietan sari nagusiak irabazi zituzten hainbat filma eskainiko dituzte Elgoibarko Herriko Antzokian. Eguenean (apirilak 6), ingelesez besteko filmik onenaren saria eraman zuen Ashgar Farhadi zinemagile irandarraren Forushande lana eskaini zuen Ongarri Zine Klubak. Apirilaren 6tik 10era bitartean, berriz, 2017ko Oscar sarietako film onenaren saria irabazi zuen Moonlight filma eskainiko dute.

  • Apirilak 7, 8, 9 eta 10: MOONLIGHT. Oskar Saria 2017ko pelikula onena.
  • Apirilak 13 eta 14 JACKIE. Nominazioa Emakumezko aktore onena.
  • Apirilak 15, 16 eta 17 MANCHESTER FRENTE AL MAR. Casey Affleck. Oskar Saria Gizonezko aktore onena.

 oscar saritu film elgoibar