Egur arte eskolako ikasleen erakusketa inauguratuko dute, gaur

Barren.eus 2017ko mar. 24a, 10:02

Egur Arte Tailerrean dabiltzan umeek eginiko margolan eta zeramika lanak jarriko dituzte ikusgai, Elgoibarko Kultur Etxean.

Gaur, hilak 26, inauguratuko dute erakusketa, 18:30ean. Apirilaren 1era arte egongo da zabalik erakusketa.
Umeentzat ez ezik, helduentzat ere antolatzen ditu makina bat ikastaro Egur Arte Tailerrak. Orain dela gutxi amaitu da, esaterako, Pedro Azpiazu grabatzaile elgoibartarrak eskaini zuen Aguaforte ikastaroa. Arte hori galbidean ikusten duela aitortu dio Azpiazuk BARREN aldizkariari eskainitako elkarrizketan. Era berean, ohartarazi du 500 urte baino gehiagoko ofizioak galtzen ari direla gure belaunaldiarekin batera.