Futbolaren munduari buruzko Jokoz kanpo antzerkia taularatuko dute barixakuan Herriko Antzokian

Barren.eus 2017ko mar. 23a, 21:55

Elgoibarko Herriko Antzokiko oholtza futbol zelai bilakatuko dute barixakuan (martxoak 24), izan ere, C.D. Elgoibarren mendeurreneko ekintzen barruan Jokoz kanpo antzezlana taularatuko du Borobil Teatroak.

Futbola du oinarrian Borobil Teatroa konpainiaren Jokoz Kanpo obrak, eta umorearen bitartez, Joseba Apaolaza, Asier Hormaza eta Asier Sota aktoreek futbolean jokoz kanpo dauden hainbat balore erakutsiko dituzte. Futbolaren munduari buruzko obra satirikoa da, eta erreflexiorako bidea emango die ikusleei, bereziki, futbolean murgilduta dauden guraso eta entrenatzaileei.

20:30ean hasiko da emanaldia, eta doan izango da.

Irakurri hemen Joseba Apaolaza (Urretxu, 1960) aktoreak BARREN aldizkariari eskaini zion elkarrizketa (PDF)