Barixakuko bertso saioak hasiko ditu Motxaila Eguneko ekitaldiak

Barren.eus 2017ko mar. 23a, 07:39

Motxaila Eguna antolatu dute Mendaron zapaturako (martxoak 25), eta horren harira, bertso saioa egingo dute barixakuan, San Agustin kulturgunean 22:00etatik aurrera.

Zerua motxailen aterpe izenburupean, Unai Iturriaga, Julio Soto, Alaia Martin eta Jone Uria arituko dira bertsotan. Gai jartzaile lanak IƱigo Zubiaurre Beitxi mendaroarrak egingo ditu. Sarrerak 5 euro balio ditu.
Zapatuan, berriz, goiz hasiko dute eguna. Ohi legez, Aitz Beltz kobazulora egingo dute ibilaldia oinez, eta han hainbat ekintza egingo dituzte: antzerkia, poesia errezitaldia, musika zuzenean... Ondoren herri bazkaria egingo dute Gaztetxean. Bazkalostean Urteko Motxaila izendapena eskainiko dute Daradarakustikek eta Inozentzio pailazoak.
19:00etan, bestalde, Gaztetxetik abiatuta poteoan irtengo dira, Agosti eta Barrenarekin. Egunari amaiera emateko, erromeria izango da Gaztetxean, Erokomeri taldearekin.

 motxaila eguna egitaraua 2017 mendaro2016ko Motxaila Eguneko zenbait ekintza eta bertso saioen bideoak jarri ditu Youtuben Motxaila infok: