Romeo eta Julieta balleta eskainiko dute gaur Herriko Antzokiko zine pantailan

Barren.eus 2017ko mar. 17a, 11:27

San Frantziskoko Balletak William Shakespeare-ren Veronako maitaleen istorio famatuan eta Sergei Prokofiev-eren partitura ospetsuan oinarritutako ekoizpen berria estreinatu zuen San Frantziskoko War Memorial Opera House antzokian. Emanaldi horren grabazioa edo bertsio digitala ikusteko aukera izango dute gaur, hilak 17, Elgoibarko Herriko Antzokira hurbiltzen direnek. 20:30ean hasiko da emanaldia eta 10 euroan salduko dituzte sarrerak (7 eurokoa izango da sarreren prezioa Gazte txartela dutenentzat). Hiru ekitaldiko balleta da eta 125 minutuko iraupena du. 

Maria Kochetkova dantzari errusiarrak egiten du Julietaren papera eta Davit Karapetyan armeniarrak Romeorena. Helgi Tomasson arduratu zen koreografiaz eta Italian Errenazimenduan kokatu zuen ekoizpena. 

 Lotura duten albisteak: