Nomofobikak taldeak 'Sarean kateatuak' antzezlana taularatuko du Herriko Antzokian

Barren.eus 2017ko mar. 9a, 19:06

Sakelako telefonorik eta sare sozialik gabe bizitzen ez dakien gizartea irudikatzen dute Olatz Beobide, Amaia Lizarralde eta Belen Cruz aktoreek Sarean Kateatuak antzezlanean. 2016ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza saria eskuratu zuen Nomofobikak taldeak lan honekin.

Olatz Beobide, Amaia Lizarralde eta Belen Cruz dira nomofobikak eta Sarean Kateatuak daude. Nomofobia aitzakiatzat hartuta, hiru emakumek ikusleekin batera terapia bati egingo diote aurre. Hasteko elkarrekin test bat egingo dute menpekotasuna zenbatekoa den neurtzeko. Kalera sakelako telefonorik gabe ateratzen bazarete, urduri jartzen al zarete? Bateria bukatzeak egonezina eragiten al dizue? Mezuak etengabe begiratzen al dituzue? Halako galderak egiten dizkiete Sarean kateatuak antzezlaneko hiru aktoreek ikusleei.
Sarean kateatuak antzerki-lan proiektuak irabazi zuen 2016ko Poltsiko Antzerki Sorkuntzako lehen saria. Elgoibarko Herriko Antzokian taularatuko dute obra barixakuan (martxoak 10), 20:30etik aurrera.

nomofobikoak1 elgoibar