Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

maialen lujanbio uxue alberdi elgoibar izarra atzetikKultur Etxeko hitzaldi gela bete egin zen atzo (martxoak 1) Uxue Alberdi eta Maialen Lujanbiok eskaini zuten Herri hau sortzen segi dezagun euskaratik eta euskaraz izenburuko saioa entzuteko. 

Elgoibarko Izarrak antolatu zuen saioa, Elgoibarko Udalarekin lankidetzan eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntzarekin. Bertsolaritzak, euskara hutsean pentsatzen duen jardun eta mugimendu bakanetakoa izanda, bere euskalduntasunaren kontzientzian nola eragin dion azaldu zuen Lujanbiok, eta euskara biziberrituko badugu, euskara ardatzean jartzearen premiaz mintzatu zen. Politikan eta gure eguneroko jardunean euskara, sarri, “trabatik estorbura” ikusten duela esan zuen, komunikazioaren aitzakian bigarren planoan laga ohi dugula euskara; praktikotasunaren izenean, “errazkerian” jausten garela sarri, alegia. Euskara ardatzera ekartzeko saiakera txikienari “inposaketa” esaten diotenen eta komunikabideen errepasoa ere egin zuen, eta baita adierazkortasuna lantzeko premiaz ohartarazi. BARRENek hurrengo alean argitaratuko du laburpena.

maialen lujanbio uxue alberdi elgoibar izarra 1

2017 03 01 maialen lujanbio uxue alberdi elgoibar izarra atzetik2

maialen lujanbio uxue alberdi elgoibar publikoa

Albiste honi komentario bat gehitu


Segurtasun kodea
Beste irudi bat erakutsi

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2017

GUREAN.EUS

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza