Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

debabarrena orfeoia elgoibarDebabarreneko Orfeoiak joan den azaroaren 18an eskaini zuen bere estreinako kontzertua Eibarko Coliseo antzokian, eta barixaku honetan, martxoaren 3an, Elgoibarko Herriko Antzokian abestuko dute, Debabarreneko Orkestra Sinfonikoaren eta Elgoibarko Inazio Bereziartua musika eskolako eta Bergarako musika eskolako ikasleen laguntzaz.

Aurrez Debabarrenako Orkestra Sinfonikoak egin zuen moduan, Debabarreneko Orfeoiak (DBOR) ere estreinako kontzertua eskainiko du Elgoibarren, barixaku honetan. Orfeoiko partaide asko elgoibartarrak dira eta kontzertu berezia izango da eurentzat. Ez dira, baina, bakarrik igoko eszenatokira. Izan ere, Debabarreneko Orkestra Sinfonikoak ere hartuko du parte emanaldian, eta gonbidatu bereziak izango dira Elgoibarko Inazio Bereziartua musika eskolako eta Bergarako musika eskolako ikasleak. Guztira ehun bat lagun bilduko dira eszenatokian. Jose Miguel Laskurain eibartarra da Debabarrenako Orfeoiaren eta Orkestra Sinfonikoaren fundatzailea eta zuzendaria.

Elgoibarko kontzerturako sarrerak 10 euroan jarriko dituzte salgai. Herriko Antzokiko leihatilan bertan erosi ahal izango dira, 19:30etik aurrera. Emanaldia 20:30ean hasiko da.

Lotura duten albisteak:

orfeoia debabarrena elgoibar laskurain

Argazki Lehiaketa 2021

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza