Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

maialen lujanbio uxie alberdi elgoibarEuskaratik eta euskaraz, herri hau sortzen izango da elkarrizketaren izenburua, eta euskararen gainean berba egingo dute Uxue Alberdik eta Maialen Lujanbiok. Kultur Etxeko hitzaldi-gelan izango da elkarrizketa, eguaztenean (martxoak 1). Elkarrizketa ez dugu streaming bidez emango, BARRENen hala jarri badugu ere. 

Euskaratik eta euskaraz, herri hau sortzen izango da elkarrizketaren izenburua, eta ideiaren iturburua Maialen Lujanbiok Euskadi Irratian egindako hiru gogoeta daude:

  1. Mundua delakoan
  2. Euskarharaino
  3. Trabatik estorbura

Maialenek hiru grabazio horietan esandakoen gainean galdetuko dio, batez ere, Uxuek, eta pasarte bat hona ekarri dugu, motorrak berotzeko: 

"Espainiako telebista-kateko esatariak, kolorerik mudatu ere egin gabe, horrelaxe bota zuen: "eguberrietan edozer da posible, jaun-andreok; baita islandiar batek gabon kantak euskaraz kantatzea ere". Askoz urrunago balego bezala euskara islandieratik, gaztelera islandieratik baino. Betikoa: elebakarrak uste du berea dela leku guztietara iristeko abiapuntu posible bakarra. Euskara urruti dago. Inkontziente kolektiboan euskara urruti dago. Meritua da haraino iristea. Meritua? Nonbait behar dugu abangoardia: euskara helmuga da ala abiapuntu?" 

Elkarrizketa etzi izango da, martxoaren 1ean, Elgoibarko Kultur Etxeko hitzaldi-gelan, 19:00etan hasita.

Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak antolatu du, Udalarekin lankidetzan, eta Gipuzkoa Foru Aldundiak diruz lagundu du. 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza