‘Aker larrea’ izeneko kontzertua eskainiko du Sinuosek gaur

Barren.eus 2017ko ots. 24a, 12:42

Sinuosek ez du hutsik egingo inauterietarako zitara. 1997an hasi ziren Patxi Zabaleta eta Iban Urizar inauterietan musika saio bereziak eskaintzen.

Malape tabernan eskaini zuten kontzertua hasierako urteetan. Ondoren, Herriko Antzokia edota Toletxe taberna izan zituzten eszenatoki, eta azken urteotan Kultur Etxeko sotoan ematen dituzte musika saioak. 

Zabaleta eta Urizar kontzertu desberdinak eta bereziak egiteko asmoz hasi ziren. Batzuk zaratatsuak, beste batzuk goxoak, arraroak beste zenbait, baina beti ere, musikaz gozatzeko asmoz antolatutako saioak izan ohi dira. Aurten ere ez dute hutsik egingo. Aker larrea izenburupean irtengo dira oholtzara. Urtero kontzertu ezberdina eskaintzeko ahalegina egiten dute, eta berezia izango da gaurkoa ere. 23:00etatik aurrera izango da Elgoibarko Kultur Etxeko sotoan. Sarrera doan izango da.

2017 02 24 sinuose elgoibar aker larrea