Pirritx eta Porrotx eta El Florido Pensil izan dira ikuskizun eszeniko arrakastatsuenak Herriko Antzokian

Barren.eus 2017ko ots. 7a, 19:44

Elgoibarko Herriko Antzokian hamabost ikuskizun eszeniko eskaini zituzten 2016an, eta horiek batu zituzten ikusle kopuruen berri eman du Elgoibarko Udaleko Kultura Sailak.

Kultura Sailak emandako datuen arabera, 2016. urtean 2.247 lagun joan ziren ikuskizun eszenikoak ikustera Herriko Antzokira. Ikuskizunik arrakastatsuena, edo bai behintzat jende kopuru handiena batu zuena, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek eskaini zuten Amalur ikuskizuna izan zen. Bi saiotan 746 lagun batu ziren. Herriko Antzokia betetzea lortu duen ikuskizun bakarra izan da. Tantaka konpainiak eskaini zuen El Florido Pensil (niñas) antzezlana izan da antzokiak dituen ia 400 eserlekuak betetzetik gertuen gelditu zen bigarren ikuskizuna. 292 ikusle izan zituen joan den urrian eskaini zuten obrak. Sasibel Elkarte Lirikoak azaroan eskaini zuen La Tabernera del Puerto izan da hirugarren gustukoena, 246 ikuslerekin. Eta hori, Elgoibarren eskaintzen zuten lehen aldia ez zen arren. Zuhaitz Gurrutxagak eta Joseba Apaolazak antzeztutako Kreditua antzezlana ere ailegatu zen 200 ikusleen langara.

Ikusle gutxien, bestalde, Mobidick antzerkiak izan zituen: 23

2016. urtean Elgoibarko Herriko Antzokian eskaini dituzten hamabost ikuskizun eszenikoetatik zortzi umeei edo “publiko familiarrari” eskainitakoak ziren. Era berean, hamabi ikuskizun euskaraz eskaini zituzten. Elgoibarko Udalak ikuskizun eszenikoetarako bono kanpaina dauka martxan. Bono horiei esker, bi ikuskizun ikusten dituenak hirugarrenera ezer ordaindu beharrik gabe sartu ahal izango du (hemen informazio guztia). Hona hemen 2016an Herriko Antzokian eskaini zituzten ikuskizun eszenikoen zerrenda eta hainbat datu:

 ikuskizun eszenikoak elgoibar herriko antzokia taulaLotura duten albisteak: