Egur arte tailerrak hainbat ikastaro antolatu ditu Elgoibarko Udalaren laguntzarekin. Pedro Azpiazu grabadorearen laguntzarekin eskainiko duten akuaforte grabatu ikastaroa izango da ikastaroetako bat. Izena emateko azken eguna otsailaren 3a izango da.
Egur arte tailerrak hainbat ikastaro antolatu ditu: Batetik, zeramika ikastaroa eskainiko dute: umeentzako 20 ordukoa eta helduentzako 30 ordukoa. Eskolak asteazken arratsaldetan emango dituzte. Bestetik, akuaforte grabatu ikastaroa eskainiko dute, Pedro Azpiazu grabadorearen (argazkian) laguntzarekin. Ikastaroetan izena emateko azken eguna otsailaren 3a izango da. Informazio gehiagorako ondorengo zenbakira deitu: 666 557 538. Edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi.