Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

uxue alberdi maialen lujanbio elgoibar 2014Maialen Lujanbioren eta Uxue Alberdiren arteko elkarrizketa antolatu du Elgoibarko Izarrak, Euskaratik eta euskaraz, herri hau sortzen, izenburupean. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, elkarrizketa atzeratzea erabaki dute, eta martxoaren 1ean izango da.

Elgoibarko Udalaren kultur agendan otsailaren 8an izango dela azaldu bada ere, egun horretan bakeari eta bizikidetzari lotutako mahai ingurua izango denez, Maialen Lujanbioren eta Uxue Alberdiren arteko elkarrizketa atzeratzea erabaki dute antolatzaileek.

Euskaratik eta euskaraz, herri hau sortzen da elkarrizketaren izenburua, eta martxoaren 1ean izango da, Elgoibarko Kultur Etxeko sotoan, 19:00etan hasita.

Elgoibarko Izarrak prestatu du ekimena, Udalaren lankidetzarekin.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza