Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

 zigilua erakusketa elgoibar kulturetxea etxaniz sabioAltzolatarren Dorretxea Filatelia Elkarteak C.D. Elgoibarri eskaini dio aurten San Anton jaien bueltan antolatzen duen zigilu erakusketa, eta futbol taldeko arduradunak eta zigilu bildumak jarri dituzten lagunak omendu zituzten joan zen zapatuan.

Urtero herriko elkarteren bat izaten da protagonista Altzolatarren Dorretxea Filatelia Elkarteak antolatzen duen zigilu erakusketan, eta aurten C.D. Elgoibarren mendeurrenari eskaini diote erakusketa. Domekara arte egon zen ikusgai Elgoibarko Kultur Etxean, eta zapatuan bildumagileei harrera egin zieten. Ekitaldi horretara C.D. Elgoibarko kideak ere gonbidatu zituzten eta oroigarria eman zioten klubeko presidente Antton Iranzori. C.D. Elgoibarko buruak filatelia elkartekoek izan duten ekimena eskertu zuen. Koldo Lizarraldek, berriz, Mendeurren Batzordekoen izenean jaso zuen oroigarria. Altzolatarren Dorretxeko kideek Elgoibarko Udalari ere eskerrak eman zizkioten erakusketa antolatzen lagundu izanagatik, bereziki Kultura eta Euskara Sailen aldetik jaso duten laguntza nabarmendu zuten.

 zigilua erakusketa elgoibar kulturetxea

zigilua erakusketa elgoibar kulturetxea 1

 zigilua erakusketa elgoibar kulturetxea loldo lizarralde

zigilua erakusketa elgoibar kulturetxea zigiluak

zigilua erakusketa elgoibar kulturetxea begira3

 zigilua erakusketa elgoibar kulturetxea begira

zigilua erakusketa elgoibar kulturetxea begira2

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza