Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2017 01 18 santa eskea Elgoibar izarra goikoetxe baserriaElgoibarko Izarrako Santa Agedako koruak baserriz baserri kantuan eta eskean irtengo dira Santa Ageda bezperan, otsailaren 4an. Aurten larunbatean egokitu da Santa Ageda Bezpera Eguna, eta egun osoz jardungo dute.

Koruetan parte hartu nahi dutenek urtarrilaren 31rako eman beharko dute izena, Elgoibarko Izarrara deituta, 943 741 626 (Imanol) telefonora edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita. Eta baita Elgoibarko Izarrak Ubitarte 4an daukan lokalera joanda ere.
Elgoibarko Izarrak antolatutako santa eskean parte hartzen duten lagunak otsailaren 4an, 10:00etan, elkartuko dira Kalegoen plazan, eta bi taldetan banatuta, Elgoibarko baserri-auzoetan jardungo dute kopla kantari, 22:00ak aldera arte. Ondoren, Aiastiako elkartean afalduko dute. Bazkaltzeko tartea ere hartuko dute.
1994an berreskuratu zuen Elgoibarko Izarrak Santa Ageda bezperan baserriz baserri kantuan eta eskean irteteko ohitura, eta eusteko asmoa dutela jakinarazi dute, “baserritarrek haien etxeko atea zabaltzen diguten bitartean”.

santa eskea elgoibar izarra plazan

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza