Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

 celtas cortos elgoibar ricardo otazoElgoibarko Udal Musika Bandak eta Valladolideko Celtas Cortos taldeak bat egingo dute eta kontzertua eskainiko dute ekainaren 16an Kalegoen plazan.

Elgoibarko Udal Musika Bandak eta herriko musikari talde batek joan den ekainaren 18an Maalako parkean eskaini zuten Rock Gauak izan zuen arrakastaren ostean, aurten ere bandek eskaintzen dituzten ohiko saioetatik aldentzen den kontzertu berezi bat eskaini behar zutela erabaki zuten musika bandako arduradunek, Bandaren kontzertuetara publiko “berria eta gazteagoa” erakartzeko asmoz. Metallica, AC/DC, Scorpions, Deep Purple, Ken Zazpi edo Gatibu taldeen piezak jo zituzten iaz, jendez gainezka egon zen Maalako parkean. Aurten, berriz, Cuentame un cuento, 20 de abril, Tranquilo majete! edo Vamos! moduko abestiak joko dituzte, Celtas Cortos musika taldearen abesti ezagunetarikoak, alegia. Celtas Cortos musika taldea 1986an sortu zuten Valladoliden eta 1980ko hamarkadaren amaieran eta 1990eko hamarkadaren hasieran arrakasta handia lortu zuen folk, rock eta beste estilo batzuk nahastuz.

•Trinitate jaien osteko asteburuan izango da kontzertua

Udal Musika Bandako zuzendari Txomin Mujikak azaldu duenez, bandako zuzendariorde Gorka Mujikaren ideia izan zen Celtas Cortos taldearekin elkarlanean aritzea. Celtas Cortosek estudioko azken diskoa (Contratiempos) kaleratu zuenean, Valladolideko Kontserbatorioko Banda Sinfonikoarekin elkarlanean hasi zen zuzeneko emanaldietan. Esperientzia gustatu zitzaien eta elkarlan hori jorratzeko bira hasi zuten hainbat bandekin elkarlanean. Besteak beste, Santanderreko edo Tudelako musika bandekin ere aritu ziren gero, eta baita Asturiaseko printzerriko Orkestra Sinfonikoarekin ere. Azken honekin zuzeneko disko bat ere atera dute, In Crescendo izenekoa. Celtas Cortosek Donostian ere eskaini zuen kontzertua, Aste Nagusiaren barruan, Irungo Udal Musika Bandarekin batera. Kontzertu hartan parte hartu zuen Gorka Mujikak Irungo bandarekin, eta Elgoibarko Udal Musika Bandarekin ere antzerako kontzertu bat egiteko ideia proposatu zien Celtas Cortos taldeko kideei. Puzelarrek bat egin zuten ideiarekin eta baldintza bakarra jarri zuten, kontzertuak barixakuan izan behar zuela, azaldu du Txomin Mujikak. Hala, kontzerturako data bilatzen ari ziren Elgoibarko Udalarekin batera. Trinitate jaien hurrengo asteburuan eskainiko dute kontzertua, ekainaren 16an, hain justu ere, Kalegoen plazan. Bandako zuzendariak azaldu duenez, joko dituzten abestien partiturak jasotzen dituztenean hasiko dira kontzertua prestatzen.

• Rock Gaueko bideoak

Elgoibarko Udal Musika Bandak Youtuben duen kanalera igota dauzka Rock Gauan eskaini zituzten hainbat abesti.

 

 

 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza