'Pankreas' antzezlana eskainiko dute Herriko Antzokian

Barren.eus 2015ko ots. 20a, 10:59

Tartean Teatroak Pankreas antzezlana taularatuko du gaur 8otsailak 20) Elgoibarko Herriko Antzokian, 20:30etik aurrera.

Tragikomedia da lana, eta pankreas transplantea behar duen pertsonaia baten istorioa kontatzen du. Horretarako, hildako bat behar izaten da, eta egoera horretan zer emateko eta zer gordetzeko prest dauden erakutsi beharko dute hiru protagonistek. Patxo Telleria, Mikel  Martinez eta Joseba Apaolaza dira antzezlaneko hiru aktoreak, ezagunak hirurak ere. Sarrerak 10 euro balio ditu (Gazte Txartelarekin, 7). Kutxanet bidez eros daitezke aurrez, baina lehiatilan bertan ere jarriko dituzte salgai.