'Desoxirribonukleiko’ antzezlana taularatuko dute gaur, Herriko Antzokian

Barren.eus 2017ko urt. 13a, 14:27

Desoxirribonukleiko genetika-laborategi batean gertatzen den "komedia zientifiko musikala" da. Komedia honek umorez jorratuko du zientzia eta kantuz taularatuko ditu giza-harremanak.

Sekretupean, euskal genoma ikertzen ari dira Desoxirribonukleikoa genetika-laborategian. DNA eraldaketaren bitartez, Beñarda Etxepare sortu berri dute, lehen euskal super emakumea. Kazetari misteriotsu baten bisitak hankaz gora jarriko ditu ikerketa bera eta baita zientzialarien arteko harremanak ere. Nahaste-borraste korapilotsuen ondorioz, egia eta gezurraren arteko muga desagertuko da.
Komedia honek umorez jorratuko du zientzia eta kantuz taularatuko ditu giza-harremanak. Esketx bidez, zientzia-alorrak parodiatuko dituzte, eta, antzerki musikalaren bidez, klonatutako pertsona, mediku, zientzialari eta beste zenbait gezurtiren arteko harreman eta gaizkiulertzeak garatuko dira.
Glu Glu antzerki taldeak Elgoibarren hasiko du antzezlan honekin eskainiko duten antzerki-bira. Emanaldia 20:30ean hasiko da Elgoibarko Herriko Antzokian. 90 minutu iraupena izango du antzezlanak eta 10 euroan salduko dituzte sarrerak (7 euro Gazte txartela dutenek)

Antzezlarai buruzko informazio osoagoa: www.glugluproducciones.com

desoxirribonukleikoa antzerkia elgoibar gluglu 1