Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Bitoriano Loiola from barren.eus on Vimeo.

Bitoriano Loiola Iriondo ‘Ospas’ trikitilaria zendu zen joan den eguaztenean, 90 urte zituela. Hileta elizkizuna Mendaroko Azpilgoetako parrokian izango da, gaur, abenduak 30, 19.00etan.

Bitoriano Loiola Mutrikuko Abeletxe baserrian jaio zen, 1926an. Gaztea zela Mendaroko Ospas baserrira joan zen bizitzera familia osoarekin. Zortzi anai-arreba ziren. Ibiri bailarako eskola-etxean ibili zen 3 urterekin hasi eta 12-13 bete arte. Etxean taberna ostatua izan zuten eta erromeriak egiten zituzten han. Handik sortu zitzaion trikitiarekiko zaletasuna. Bere kontura ikasi zuen soinu txikia jotzen, solfeoaren arrastorik izan gabe, eta soinuak egin zuen ezaguna. Bi aldiz irabazi zuen 60 urtetik gorakoen trikiti txapelketa Zarautzen, Luzio Ubera panderojole zuela, eta Nazioarteko Trikitixa Jaialdian ere jotakoa da, Janire Elordi ilobarekin.

2008ko Nazioarteko Trikitixa jaialdian, Kursaalean, jo zituen bi piezak, “10 urte egin aurretik buruz hartutakoak” jo zituen Ospasek BARRENentzak 2010ean. Gerra hasi zen urtean, 9 urterekin, ikasitako pasodoble bat da lehena, eta Gelatxo zaharrari entzunda ikasitako Bèsame izeneko txotisa bigarrena (ikus goiko bideoan).

ospasi eta sabini omenajia mendaron2013
• Omenaldia Mendaron 2013an
2013. urteko Trinitate jaiak baliatu zituzten Mendaron Bitoriano Loiola Ospas soinu-jotzailea eta Sabin Longarte panderojolea omentzeko. Mendaroko Trinitateetako jai batzordeak antolatu zuen omenaldian hainbat musikari eta trikitilarik hartu zuten parte: Tapia eta Leturiak, Xabier Etxaniz Aizpurutxo eta Idurre Arriolak, Iñaki Elorza Kortaberrik, eta Juan Arriola Artañola eta Maddi bere alabak. Omenaldirako prestatu zuten bideoa da behekoa.

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza