Alex Martinen 3D argazkien erakusketa ikusgai Kultur Etxean

Barren.eus 2016ko abe. 16a, 18:35

Lerro hauen gainean dagoen argazkia ez dago desfokuratuta, ez. Hiru dimentsiotan ikusi daitekeen argazkia da, horretarako beharrezkoak diren betaurrekoak jantzita, jakina. Bilbon jaio baina Mendaron bizi den Alex Martin argazkilarik eskarmentu handia du era honetako argazkiak ateratzen, orain dela hogei urte hasi baitzen hiru dimentsiotako argazkiak ateratzen.

Alex Martinen Argazkiak 3Dn argazki erakusketa abenduaren 16tik 31ra bitartean egongo da ikusgai Elgoibarko Kultur Etxeko erakusketa gelan. Esperientzia zabaleko argazkilaria da Alex Martin. Duela zortzi urte egin zuen hiru dimentsiotako argazkien estreinako erakusketa, Mendaroko bere etxean. Eibarren jarri zituen gero ikusgai, eta Zumaian eta Deban ere erakutsi ditu. Animaliak (apoak, txoriak...) eraikinak eta naturan ateratako beste hainbat argazki ikusi ahal izango dira Kultur Etxean, hiru dimentsiotako argazkiak behar bezala ikusteko betaurrekoak jantzita.

• Erakusketaren ordutegia:

  • Asteloehenetik larunbatera, 18:30etik 20:30era.
  • Gabon Zahar Egunean, 12:00etatik 14:00etara

 alex martin andersalegi

 alejandro martin 3d txoriak elgoibar