“Horacios y Curiacios” antzezlana eskainiko dute barixakuan Herriko Antzokian

Barren.eus 2016ko abe. 15a, 10:35

Bilboko Alopargo Teatroak "Horacios y Curiacios" antzezlana eskainiko du barixakuan (abenduak 16) Elgoibarko Herriko Antzokian. Aitor Gisasola elgoibartarra da obrako antzezleetako bat. 

1934an idatzi zuen Bertolt Brechtek "Horacios y Curiacios". Clown-ak, zuzeneko musika eta teatro fisikoa uztartzen ditu idazle alemaniarrak idatzitako testuan oinarritutako antzezlanak. Gerraren zentzugabekeria islatu nahi izan zuen Brechtek, baina baita giza ergelkeria infinitua ere, batik bat, gizakiak boterea nola edo hala erdiestearen aldeko apustu itsua egiten duenean, eta horrek aldamenean duena suntsitzea dakarrenean. Obra idatzi zuenetik laurogei urte igaro badira ere, Laurogei urte geroago, eszenatokia erabat identifikagarria zaigu, gaur eta hemen. Alopargo Teatroa taldeak ikuskizun bisual eta sonoroa sortu du. Egunerokotasunez betea, ironikoa, jostagarria eta ziztu bizikoa dela azaldu du Aitor Gisasola (Elgoibar, 1983) antzezle elgoibartarrak. Herrian eta lagunen aurrean antzezteak “ilusio handia” egiten diola azaldu du. Gainera, Gipuzkoan taularatuko duten lehenengo aldia izango da. "Eskerrak eman nahi dizkiot Elgoibarko Udaleko Kultura Sailari aukera hau eman digulako. Ia jendeak zer esaten didan! Espero dut obra ulertzea eta denei gustatzea". 

Barixakuan, abenduak 16, eskainiko dute Herriko Antzokian, 20:30ean. Sarrerak 3 euro balioko ditu.

 horacios danak aitorgisasola elgoibar

 horacios aitorgisasola elgoibar