Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

 egutegia2017 elgoibar sarituak2017ko Elgoibarko Udalaren egutegia osatzeko lehiaketan 50 herritarrek parte hartu dute, eta guztira, 270 argazki aurkeztu dituzte. Atzo egin zuten sari banaketa ekitaldia eta hurrengo lehiaketarako gaia zein izango den ere jakinarazi zuten.

Udaleko eta Ongarri elkarteko ordezkariek osatu dute epaimahaia eta hamabi argazki aukeratu dituzte egutegi handirako, eta beste bat txikirako, eta sarituak ondorengoak izan dira: Eulogio Mancebo (bi argazkirekin), Antonio O. Curbello, Coro Fernandez, Iñigo Etxaniz, Maitane Huidobro, Arkaitz Mujika, Oier Ramos, Mikel Zengotita, Aitor Agirrezabala, Gurutze Ariznabarreta, Julen Ansola eta Mireia Iriondo (Egutegi txikirakoa). Saridunek 70na euro jaso dituzte saritzat. Aurtengo gaia “Elgoibarko eraikinen fatxadak, leihoak, balkoiak, ateak...” izan da, eta hurrengo ediziorakoa "Elgoibarko merkataritza eta ostalaritza" izango dela jakinarazi zuten antolatzaileek atzo Kultur Etxeko sotoan egin zuten sari banaketa ekitaldian.

• Egutegiak eskuratzeko

Egutegiak Original diseinu etxeak inprimatu ditu. Egutegi handiak, 3.000 ale, elkarte, eskola, erakunde eta abarretan banatuko dituzte, baina Kultur Etxean eta Arreta Bulegoan ere eskuratu ahal izango dira; txikiak, berriz, 6.000 ale, herriko postontzietan banatuko dituzte. 

• Marrazki lehiaketako sarituak

Egutegi handian, Ikastolako eta Herri Eskolako ikasleen marrazkiak ere ageri dira. Izan ere, laugarren urtez antolatu du Udalak egutegirako marrazki lehiaketa. Marrazki lehiaketan LH5eko 136 ikaslek parte hartu dute eta epaimahaia Udaleko ordezkariek eta Gemma Monreal margolariak osatu dute. Saridunak hauek diar: June Fernandez, Erika Muñoz, Markel Gorosabel, Maialen Labrador, Elsa Zubiaurre, Omaima El Majjaoui, Ainhoa Arnedo, Nora Canton, Nahia Carrillo, Urtzi Alonso, Eneko Etxaniz eta Nora Gurrutxaga.

Lotura duten albisteak:

Argazki lehiaketa

2022 Argazki Lehiaketa

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza