Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

 jaiotza lehiaketa elgoibar 1sariaJaiotzen 30. Lehiaketa egin zuten domekan eta Elena eta Maria Amarok aurkeztutako jaiotzak jaso zuen lehen saria.

 

Parrokiako Katekesiak jakinarazi duenez, 16 jaiotza aurkeztu zituzten aurtengo lehiaketara. Epaimahaiak Elena eta Maria Amarok aurkeztutako jaiotzari eman zion lehen saria. Amarotarrek Sigma lantegiko ikur izan zen josteko makina erraldoiaren bueltan osatutako jaiotza aurkeztu zuten. Iazko lehiaketako irabazleek eskuratu zuten bigarren saria, Leire Eguren eta June Arregik, hain zuzen ere. Hirugarren saria, berriz, Saioa Etxeberria, Maddi Agirre, Ane Agirre eta Uxue Etxeberriak aurkeztutako lanak jaso zuen. Lehen zortzi sailkatuek jaso zituzten garaikurrak, baina gainerako parte hartzaileentzat ere egon ziren sariak eta opariak, dominak, gozokiak eta motxilak, besteak beste.
Lehiaketara aurkeztutako jaiotza guztiak San Bartolome kalean zegoen Skandalo dendaren erakusleihoan jarri dituzte ikusgai, eta bertan egongo dira urtarrilaren 9ra bitartean.

• Erregeen Kabalgatako segizioa
Parrokiako Katekesiak antolatzen duen Errege Magoen Kabalgatako segizioan parte hartu nahi duten umeek abenduaren 21ean eman beharko dute izena Gotzon Garate Udal Liburutegian, 17:00etatik 20:00etara bitartean.

 jaiotza lehiaketa elgoibar 2saria

 jaiotza lehiaketa elgoibar 3saria

2016 12 11 jaiotza lehiaketa elgoibar danak aitorzabala

Lotura duten albisteak:

 

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza